Euskaltzaindiari egin beharreko ekarpenak finkatzeko, ikuspuntu bat baino gehiago izatea komeni da. Horretarako, ikerketan aritu beharko zarete atal honetan. Ikerketa-lan hau gauzatzeko, aldiz, Adituen taldeetan elkartuko zarete eta, era horretan, taldekide bakoitza ikerketa-ildo jakin bateko aditu bilakatuko da.

Sei dira proposatzen diren ikerketa-ildoak. Bakoitzari dagokion lanketa, berriz, Adituen koadernoan beteko duzue. Ikerketa-lan horietatik ateratako ondorioak ezinbestekoak izango zaizkizue, aurrerago, urgazle-taldeetan elkartzen zaretenean, erronkari erantzun ahal izateko.

Hona hemen proposatutako ikerketa-ildoak:

  • A) Ikastetxeko hizkuntzen mapa.
  • B) Ikastetxearen hizkuntza-politika.
  • C) Herriko euskararen historia soziala.
  • D) Gazteen hizkuntza-beharrak.
  • E) XXI. mendeko aldarrikapenak.
  • F) XXI. mendeko arteak.

Bukatzeko, ikerketa bakoitzetik ateratako informazioa biltzeko (ahozko grabaketak, irudiak, inkesten emaitzak…), ezinbestekoa izango da karpeta bat sortu eta adituen artean partekatzea. Karpeta horri egokitutako ikerketa-ildoaren izena emango diozue.