XXI. mendeko euskaldunen hizkuntza-beharrak

Euskaltzaindiak jotako erronkari aurre egiteko, azalpen-artikulu bat egin beharko duzue. Artikulu horren helburua egungo euskal hiztunek ditugun hizkuntza-beharrak zein diren azaltzea eta behar horiei aurre egiteko ildoak aurkeztea izango da. Era berean, zeharka jorratu beharko dituzue ikerketa-ildoetatik jasotako ekarpenak:

  • Zein ezaugarri ditu XXI. mendeko euskal hiztunak?
  • Nora iritsi nahiko genuke? (Historia soziala)
  • Nola kudeatuko ditugu gure arteko aldarrikapenak?
  • Zein politika erabiliko dugu horretarako?
  • Nola eta zergatik islatuko dugu aniztasun hori?

4.1. Erronkaren eskakizunak berreskuratu  

Jaso itzazue erronkaren eskakizunak Taldearen koadernoan; horretarako, azter ezazue Euskaltzaindiak jotako erronkari aurre egiteko gauzatu beharreko ekintza komunikatiboari dagokion egoera. 

4.2. Eredua aztertzen 

Aurrera egin aurretik, eredu baten azterketa egingo duzue. Horretarako, Argia astekarian Miren Osa Galdonak euskaldunok ditugun kontsumo-ohituren gainean egindako artikulua aztertuko duzue. Horretarako, 1-2-4 teknika erabiliz, ekintza komunikatibo horren osagaiak bildu, eta testu horren plan orokorra aterako duzue Taldearen Koadernoan. 

4.3. Planifikazioa: plan orokorra

Eredutik abiatuta, zereginari erantzungo dion artikuluaren egitura edo plan orokorra egingo duzue. Horretarako, Taldearen koadernoan duzuen taula izango da abiapuntu, eta, hori erabiliz, azalpen-artikuluaren planifikazioa egingo duzue. Artikulu horren edukia hautatzerakoan, ezinbesteko izango zaizue bateratze-saioetan jasotako informazioa. 

4.4. Jarduera. Ekintza komunikatiboa gauzatzen (I) 

Aurreko jardueran, egingo duzuen artikuluaren egitura landu duzue. Adostutako plan orokor hori aintzat hartuta, bakoitzak artikuluaren proposamena idatziko du Gogoeta-kaieran. Bukatzean, gutxienez, honako ezaugarriak bete dituzuela ziurtatu beharko duzue:

  • Eskatutakoari erantzuten dion testua da.
  • Soziolinguistika-kontzeptuak erabili ditut.
  • Gainerako taldeetako informazioa egoki txertatu dut lanean.
  • Ekintza komunikatiboari arrakastaz erantzuteko estrategiak erabili ditut: (ahots desberdinak, egitura eraginkorra eta logikoa). 

4.5. Ekintza komunikatiboa gauzatzen (II)

Zuetako bakoitzak idatzi duen gidoian oinarrituta, artikuluaren azken bertsioa adostuko duzue Taldearen koadernoan. Bukatzean, gutxienez, honako ezaugarriak bete dituzuela ziurtatu beharko duzue:

  • Eskatutakoari erantzuten dion testua da.
  • Soziolinguistika-kontzeptuak erabili ditugu.
  • Gainerako taldeetako informazioa egoki txertatu dugu lanean.
  • Ekintza komunikatiboari arrakastaz erantzuteko estrategiak erabili ditugu: (ahots desberdinak, egitura eraginkorra eta logikoa). 

4.6. Ekintza komunikatiboa gauzatzen (III) 

Azalpen-artikulua berrikusi, maketatu eta, ondoren, egindako lanaren esteka txertatuko duzue Taldearen koadernoan. Horretarako, maketaziorako programa edo aplikazioren bat erabil beharko duzue. Era berean, artikuluan jorratzen den gaia jantziko duten grafiko edo irudiak hautatu eta testuari txertatzeko, ikerketa-ildoetan eskuratutako informazioa dagoen karpetetatik hartuko duzue beharrezko duzuena.

Azkenik, Gogoeta-kaieran, Euskaltzaindiak jotako erronkari emandako erantzuna berreskuratuko duzue, eta egindako lanketa kontuan izanda, eman zenuten erantzuna molda ezazue, ahozko grabaketa bat eginez: zein ekarpen egin diezaioke gutako bakoitzak euskarari?

Ahozko erantzuna editatu behar izanez gero, erabil ezazue audio editoreren bat.