Bejondeizuela! Burutu dituzue erronkan eskatutako zereginak, eta, dagoeneko, prest dituzue Euskaltzaindiari bidaltzeko lanak. Erronka honi erantzuteko egindako ibilbideari buruzko ebaluazioa egingo duzue, eta, era berean, hausnarketarako unea ere izango da.

Ebaluatu

Jarduera honetan, erronkaren gaineko ebaluazioa egingo duzue Taldearen koadernoan, eta, ondoren, ikerketa-aldia bukatzean egindako hausnarketa osatuko duzue bakarka Gogoeta-kaieran.