Aurreko jardueretan, eskakizuna identifikatu dugu. Orain, hori gauzatzeko beharrezkoak ditugun ezagutzak jasoko ditugu.

1. Euskaltzaindia 

Maria Paz de Ziganda urgazlea
Maria Paz de Ziganda urgazlea

Euskaltzaindiaren erronkari era egokian erantzun ahal izateko, erakundea hobeto ezagutuko duzue, akademiaren webgunea aztertuz. Taldeka, webguneak dituen atalak aztertu, eta bakoitzak kolore bat erabiliz, erantzun galderei Taldearen koadernoan (folio birakariaren teknika). Hona hemen erantzun beharreko galderak:

  • Zer da Euskaltzaindia?
  • Zer dira euskaltzain osoak eta euskaltzain urgazleak?
  • Noiz eta nola sortu zen?
  • Zertarako sortu zen akademia?
  • Zein sail nagusi ditu?
  • Zein ekintza bultzatzen ditu?
  • Lotu Euskaltzaindia eta honako izenak: Arturo CampiĆ³n, Koldo Eleizalde, R. M. Azkue, Julio Urkixo, F. Krutwig, J.L. Alvarez Enparantza, K. Mitxelena, G. Aresti, L. Villasante eta Maria Paz de Ziganda. Zein da pertsona hauen eta akademiaren arteko lotura? 

Lan horretan guztian lagungarri izango zaizkizue honako estekak: