2. Denbora-lerroa.

Jarduera honetan, Erronkaren lanketari dagokion testuingurua osatzen hasiko zarete, XX. mendeko gertaera esanguratsuak biltzen dituen denbora-lerro digitala osatuz.  

  • Irakaslearen jarraibideak kontuan hartuta, gelako arduradunak hainbat gertaera txertatuak dituen denbora lerro digital baten kalkulu-orria partekatuko dizue.
  • Bidalitakoa aztertu ondoren, talde bakoitzak gai bati buruzko edukiak gehitu beharko ditu denbora-lerro horretan. Horretarako:
    • Banatu gaiak taldeen artean.
    • Taldearen koadernoan, egin zuen gaiari buruzko ardatz kronologikoari dagokion ariketa.
    • Txertatu bildutako informazioa denbora-lerroaren aplikazioaren kalkulu-orrian.
  • Aztertu ezazue talde guztien ekarpenak biltzen dituen denbora-lerroa, testuinguruaz jabetzeko.
  • Talde-koadernoan, txertatu denbora-lerroaren eta kalkulu-orriaren esteka.

Gaiak:

  • Euskaltzaindiaren sorrera.
  • Ikastolen Mugimenduaren sorrera.
  • Helduak alfabetatzeko eta euskalduntzeko mugimenduaren sorrera eta bilakaera: Alfabetatze batzordea.
  • Euskarazko hedabideen sorrera eta bilakaera. Gako hitzak: Eskualdunak aldizkaria, Euskalzale aldizkaria, Euzkadi, Eguna, Zeruko Argia, Argia, Herria, Egunkaria, Tokiko aldizkariak (Arrasate Press), EITB, Euskal Irratiak, Radio Popular de Bilbao, Radio Popular de san Sebastian eta, bukatzeko, Interneten egungo adibideak topa itzazue. Timeline-ra jaso aurretik, informazioa multzokatu egin beharko duzue. Horretarako, hiru sail bereiziko dituzue: Euskarazko hedabideen aurrekariak, Lehenengo hedabideak eta Egungo hedabideak.

Informazio bilaketa errazte aldera, hona hemen zenbait esteka lagungarri: