4. Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna
Europan, elebakartasuna salbuespena da, ez arau nagusi. Gertatzen dena da zenbait hizkuntzak ez duela babes ofizialik Europan. Horri aurre egiteko, hau da, eremu urriko hizkuntzak babestu eta sustatzeko, Eskualdeko edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna onartu zen 1992an, Europako Kontseiluak sustaturik.
- Erantzun iezaiezue ondoko galderei, proposatutako pasartea eta Argian argitaratutako bideoa aztertu ondotik. Folio birakariaren teknikaz baliatu zaitezte Taldearen koadernoan erantzunak idazteko:
- Zer aukera dago Frantzian ikasketa euskaraz egiten jarraitzeko?
- Ipar EHko ikasle euskaldunek zergatik ez dute euskaraz ikasten jarraitzen? (4 arrazoi)
- Zer egin zaizu deigarrien ikusi berri duzun bideo horretan?
- Zein da Iparraldeko ikasle euskaldunek euskaraz ikasten jarraitzea eragozten duen arrazoi nagusia?
- Ondoren,erantzun ondoko galderari, EEUHEG dokumentuan jasotako 8. artikulua oinarri hartuta.
- Zer eskatu beharko litzaieke euskararen eremua beren duten Europako estatuei?
- Bukatzeko, bakarka, Gogoeta-kaieran gai honen gaineko hausnarketa egingo duzue. Nahi izanez gero, erabili honako galderak gida-lerro gisa:
- Zein babes maila-ematen dit EEUHEG dokumentuak?
- Behar beste baliatzen ditut euskaraz aritzeko aukerak?