Bateratu
Urgazle-taldeetan elkartuko zarete berriz ere, eta, unitatearen hasieran Euskaltzaindiak botatako erronka ekarriko duzue gogora; honako galdera, hain zuzen ere: zein ekarpen egin diezaioke gutako bakoitzak egoera gutxituan den hizkuntzari?
Honakoan, ikerketa bakoitzetik jasotako informazioa Taldearen koadernora ekarriko duzue. Aditu bakoitzak egin duen ikerketaren gaineko hausnarketa egingo du, eta gainerako taldeekin partekatuko ditu ikerketatik jasotakoak.
Taldearen koadernoan bateratze-saiorako proposatutako galderen erantzunak eguneratu beharko dituzue, horretarako, Adituen koadernoetan, ondorioei dagokien atalean, jasota duzuen informazioaz baliatuz.
(Bateratze-saioak bi saiotan egitea erabakiz gero, gogoan izan hurrengo saioa Adituen taldeetan elkartuta egingo duzuela)