2. Urgazle-taldeak
1) Ba al dakizue zer diren edo nor diren euskaltzain urgazleak?
Egin ezazue bilaketa Euskaltzaindiaren webgunean, eta jaso ezazue bildutako informazioa Gogoeta-kaiera izeneko dokumentuan. Dokumentu hori erabiliko duzue norberaren hausnarketak eta lanketak egiteko.
2) Erronkari aurre egiteko, taldeka arituko zarete lanean, baina ez edonola. Talde-dinamika jakin batzuen arabera arituko zarete lanean. Ondoko bideoak erronkari aurre egiteko erabiliko den taldekatze-sistema azaltzen du. Ikus eta entzun ezazue arretaz.
3) Urgazle-taldeetan elkartuta egingo dituzuen lan guztiak Taldearen koadernoan jasoko dituzue. Beraz, taldeak osatu ondoren, taldekide batek eskura dezake Taldearen koadernoa. Kopia ezazue eta parteka ezazue. Ondoren, eman iezaiozue izena zuen taldeari, logoa jarri eta taldekideen izenak idatzi itzazue. Taldearen koaderno horretan jasoko dituzue urgazle-taldeetan egingo dituzuen jarduera guztiak.
4) Taldeari izena eman beharko diozue. Zein izen eman ordea? Eta zuen herriko edota eskualdeko leku-izen bat aukeratuko bazenute zuen taldeari izena jartzeko? Horretarako, egin ezazue bilaketa Euskaltzaindiaren webgunean leku-izenei dagokien atalean, edota Euskara Ibiltaria atalean bilaketa eginez eta hauta ezazue zuen taldearen izena izango dena. Bide batez, zuen inguruko leku-izenen berri izateko aukera izango duzue!
5) Ariketa honi bukaera emateko, erantzun honako galderari Gogoeta-kaieran:
- Hasierako jarduera egin ondoren eta izenburuari erreparatuta, erronkari aurre egiteko sentipenen gaineko hausnarketa.
- Zer aurreikusten duzu?