Eskura dituzue, dagoeneko, Euskaltzaindiak jotako erronkari aurre egiteko beharrezko ezagutzak. Beraz, atal honetan egokitutako ekintza komunikatiboa planifikatu, garatu eta gauzatu beharko duzue.
Eredu baten azterketatik abiatuko da zuen lana. Eredu horren harietatik tiraka gauzatuko duzue, arian-arian, zuen testua, eta, bukatzean, Euskaltzaindiari ekarpena egiteko prest utziko duzue.
Hona hemen, erronkaren hasieran talde bakoitzari proposatutako zereginak:
- XXI. mendeko hiztunei buruzko ikusizko erreportaje bat: nor gara XXI. mendeko euskaldunak?
- XXI. mendean erabili beharreko hizkuntza-politikaren gaineko debate baten laburpena azaltzen duen bideoa: nola egingo dugu XXI. mendeko ibilbidea?
- Herriko euskararen historia sozialari buruzko ikusizko erreportaje bat: nondik gatozen ikusita, nora iritsi nahi dugu?
- XXI. mendeko euskaldunen hizkuntza-beharrei buruzko azalpen-artikulu bat: zein behar ditugu XXI. mendeko euskaldunok?
- XXI. mendeko aldarrikapenen kudeaketarako bideo bat: nola egingo diegu aurre zailtasunei?
- XXI. mendean arteak eta hizkuntza uztartuko dituen bideo bat: nola zabalduko dugu egindakoa, eta zergatik zabalduko dugu?